2014/06/09

Ilargian emakumerik ez, baina Valentina gogoan


"Ilargian ez da emakumerik egon"

Valentina Tereshkova da kamixeta honetan agertzen den emakumea. Aldi berean, eta agian jada dakizun bezala, martxan dagoen liburu baten izenburua da. Zaloa Basabe eta Eider Rodriguez idazten ari diren hiztegi interesgarri batena eta objektu mutuen testigantza feministak biltzen dituena.

Ilargira gizona iritsi zela hamaika aldiz entzunda, bada garaia zera gogoratzeko: Ilargian emakumerik egon ez dela. Horretarako baliatu dute bi egileek Valentinaren izena eta memoria. Liburua idazten ari den bitartean, work in progress moduko saioak egiten ari dira handik eta hemendik ahalik eta iritzi eta bizipen gehien biltzeko bertan.

Bitartean, Valentinaren irudi indartsua jantzi dezakezu soinean, egi berdaderoarekin batera. Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina