2014/06/13

Fail, Indiana Jones. Epic fail!


"Epic Fail"

The Big Bang Theory telesail famatuan bota zuten egi txundigarri hau. Indiana Jones arka galduaren bila inoiz joan ez balitz ere, pelikula horretan ez litzateke ezertxo ere ez aldatuko: Naziek arka topatuko zuten eta berdin-berdin ireki, haien hondamenerako. Hortaz, Indiana Jonesek ez du pelikulan ezer pintatzen, ez baita nazien hasierako plana (ezta honen ondorioak ere) ezertan aldatzen.


Aho bete hortz geratu eta gero, kamixeta hau egitea erabaki genuen. Oso indizaleak izanik, ezin zaplazteko honi mus egin. Jones doktorearen zalea bazara, lotsatuta edo harro eraman dezakezu elastiko hau.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina