2013/10/10

Tronu Dema: Hightower Enea

iruzkinik ez:

"Bidea argitzen dugu"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Suari eusten dion dorrea. Hightowerdarrek ere badute beraien tamainako kamixeta. Agian Dorregaraitarrak ere izan zitezkeen, baina…

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/10/09

Tronu Dema: Tully Enea

iruzkinik ez:

"Familia, beharra, ohorea"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Telesail honetako beste etxe bat. Starktarrekin oso lotuta dagoena. Amuarrainaren odola otsoarenarekin nahasia dute hainbat protagonistek. Orain, Tullydarrek ere badute beraien tamainako kamixeta.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan. Izan ere, oraingoan hiru diseinu mota dituzue aukeran.

2013/10/08

Jessica Rabbit

iruzkinik ez:

"Ni ez naiz gaiztoa… baina honelaxe marraztu naute"

Esaldi honekin txunditu gintuen Jessica Rabbit famatuak Nork xaxatu du Roger Rabbit? pelikulan.

Tronu Dema: Martell Enea

iruzkinik ez:

"Makurtu gabeak, tolestu gabeak, apurtu gabeak"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Eguzkia eta lantza, etxe honen ikur. Orain, Martelldarrek ere badute beraien moduko kamixeta.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/10/07

Ramones, orain Erramundarrak

iruzkinik ez:

Nork ez du inoiz Ramones taldearen kamixeta mitikoa ikusi? Hona gureratutako bertsio bat. Johnny, Joey, Dee Dee eta Tommy Ramone orain Jontxo, Joxe, Didi eta Tomax bihurturik.

Tronu Dema: Tyrell Enea

iruzkinik ez:

"Sendo hazi"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Lore indartsua ikurra izanik, Tyrelldarrek ere badute beraien tamainako kamixeta.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.