2013/07/18

Tronu Dema: Lannister Enea


"Entzun orroa"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Gaur aurkezten duguna, Lannister Eneako armarria eta leloa erakusten duena.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan. Izan ere, oraingoan hiru diseinu mota dituzue aukeran.


Burua soilaren erabilerak izugarrizko indarra dauka. Berez eta heraldikoki animalitxoa osorik agertu behar zuenez, bi diseinu hauek sortu ziren. Aldi berean, Lannistertarren kasuan badute haien blasoiaz gain beste esaldi ospetsu bat:

"Lannistertar batek beti ordaintzen ditu bere zorrak"

Nola utzi, beraz, horrelako aipua alde batera?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina