2013/07/16

Tronu Dema: Baratheon Enea


"Gurea da amorrua"

GoTzale bazara (GoT Game of Thrones telesaila famatuaren laburdura da), ezin duzu kamixeta zoragarri hau pasatzen utzi.

Euskal Herrian, Zazpi Erreinuetan bezalaxe, garrantzitsua izan da beti bakoitza bere etxean kokatzea. Erreferentzia itzela izan da beti herri txikietan baserriaren edota familia-etxearen izena. Etxarri Aranatzen kriston arrakasta izan zuen herritik herriarentzat ateratako kamixeta bitxi batek. Bertan, Hi nona yeiz? (hi norena haiz?) galdera agertzen zen aurreko partean, bizkarrean Etxarriko etxe guztien izenak agertzen zirelarik.

Martinjuliandarrok, hari horri tiraka, Tronu Dema berrizendatu dugun telesailaren etxeekin kamixetak egitea erabaki dugu. Hemen goian duzue lehenengoa, Baratheondarren ikurra eta leloarekin.

Beti bezala, hementxe eskuragarri zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina