2013/04/17

ESKAINTZA! %15eko deskontua

iruzkinik ez:

Beste behin ere, eta 2013ko apirilak 26 bitartean, denda honetako kamisetek %15eko deskontua daukate. Erosketa egiterakoan, 15DMADRE deskontu kodea baliatu horretarako.

Modelo ugari dituzu eskura nahi eran moldatzeko, bai arropetan eta baita koloretan ere.

Gogoratu ere 3 artikulu edo gehiago erosterakoan bidalketa gastuak musutruk izango dituzula. Aurrera!

2013/04/11

Martinjulian.net Euskadi Irratiko Faktorian

iruzkinik ez:

Gaur eguerdian egindako elkarrizketa duzue hementxe, behin eta berriz entzungai. Plazerra izan da Euskadi Irratiko Faktoriako langileekin aritzea, gure kamixeta-faktoria txiki honen inguruan.

2013/04/10

HAL 9000 kantari hil aurretik

iruzkinik ez:

"Daisy, Daisy…
Nire amets goxo
Amets goxo, zoratuta naukazu
Zure musu batengatik
Bizia emango nuke nik
Daisy, Daisy…
Nire amets goxo
Amets…"


Stanley Kubricken 2001, a space odyssey pelikularen une ezeagunenetariko batean, Dave astronautak HAL 9000 konputagailua deskonektatzera doa. Makina ahalguztidunak poliki-poliki bere indarrak galtzen ditu destornilladore xume baten poderioz.

2013/04/09

Eta nik, txoria nuen maite

iruzkinik ez:

"Eta nik, txoria nuen maite"

Twittertzale bazara, ezin duzu kamixeta zoragarri hau pasatzen utzi. Mikel Laboa eta txoritxo urdina uztartzen dituen diseinua, nahi bezala molda dezazun. Berriro ere, gogoratu gu ere txioen sarean gabiltzala!

Beti bezala, hementxe eskuragarri zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/04/08

#unfollow egin didazue bainan maite zaituztet oraindik

iruzkinik ez:

Zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat ez nik,
#unfollow egin didazue bainan
maite zaituztet oraindik

Gure Xalbador maiteak ez zuen Twitter ezagutu, baina imajinatu dezakegu goiko hau izan zitekeela bere erantzuna unfollow baten aurrean. Bide batez, gogoratu gu ere txioen sarean gabiltzala!

Beti bezala, hementxe eskuragarri zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.