2013/02/24

Arturo Kanpionek aurkezten du…


"Alfred Hitchcock presents…" telesaila zaharra abiapuntutzat hartuta, eta ikusita gure Arturo Kanpion ezagunaren perfila ongi asko sar zitekeela Hitch potoloaren silueta famatuaren barruan, kamixeta berria kalean duzue.


Are gehiago, aurten Gamazadaren 120. urteurrena betetzen denean. Horretarako, eta lehenengo aldiz, kamixeta aurretik eta atzetik inprimatuta agertzen da, bizkarrean, Kanpionek Madrilgo Kongresuan botatako diskurtso famatuaren zati batekin.

“Hemen gaude nafar diputatuok gure askaziaren ohiko eginkizuna betetzen, historia zaharrean zein berrian, eta baita gaurkoan ere, eutsi aditzaren bitartez adierazten dena.
Hemen gaude paregabeko historia horren atal berri bat idazten, non euskaldunok lurraldea, etxea, ohiturak, hizkuntza, sinesmenak… defendatzen agertzen garen zelten, erromatarren, frankoen eta arabiarren nahi ankerraren aurka, guztien gainetik eta mende luzeen ondoren gure nazionalitate txikia gordetzeko miraria lortuz”
Beti bezala, zuen betiko dendan aurki dezakezue. Segi bizkor erostera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina