2013/01/29

ESKAINTZA! %15eko deskontua

iruzkinik ez:

Gaurtik aurrera eta 2013ko otsailak 3 bitartean, denda honetako kamisetek %15eko deskontua daukate. Erosketa egiterakoan, VALENTIN13 deskontu kodea baliatu horretarako.

Modelo ugari dituzu eskura nahi eran moldatzeko, bai arropetan eta baita koloretan ere.

Gogoratu ere 3 artikulu edo gehiago erosterakoan bidalketa gastuak musutruk izango dituzula. Aurrera!

2013/01/24

Benitokiak

iruzkinik ez:

Benitokiak Benito Lertxundiren kanten tituluetan aipatzen diren toponimoak osatzen duten erretratua da.  Expraik egindako ariketa kaligrafikoa da orain kamixetan jantzi dezakezuna. Beti bezala, hementxe eskuragarri.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/01/18

Leia eta Chewbacca

iruzkinik ez:

"Nahiago nikek wookie bati musu eman".

Jatorrizko bertsioan "I'd rather kiss a wookie" izan arren, euskarazko bertsioan "tximu" bezala itzuli zuten. Indar bera ez duelakoan, goiko esaldia aukeratu dugu. Leia Printzesak Han Solori botatako erantzun gordina kamixetan eraman dezakezu inguruko putreak uxatzeko.

Ezagutu ezazu hementxe. Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/01/17

Taxi Driver, behin eta berriz

iruzkinik ez:

"Nirekin ari haiz?".

Taxi Driver film arrakastatsuan behin eta berriz, Travis Bickle ispiluaren aurrean zegoela, errepikaturiko esaldia. Robert DeNiro momentu horretan kamixetarik gabe agertzen bazen ere, orain kamixeta moduan aurkezten dizuegu, dotore-dotore luzitzeko, edota elkarrizketa piztu ahal izateko.

Ezagutu ezazu hementxe. Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/01/15

Ni naiz zure aita

iruzkinik ez:

"Ni naiz zure aita".

Mundu osoko frikiek eta ez frikiek gogoratuko duten esaldi borobila eta indartsua. Orain kamixeta moduan aurkezten dizuegu, dotore-dotore luzitzeko, Darth Vader eta Izar Hiltzailea batzen dituen diseinu batekin.

Ezagutu ezazu hementxe. Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/01/14

Hona Iñigo Montoya

iruzkinik ez:

"Hona Iñigo Montoya. Gure aita hil zenuen. Gertatu heriotzarako".

Mundu osoko frikiek eta ez frikiek gogoratuko duten esaldi borobila eta indartsua. Orain kamixeta moduan aurkezten dizuegu, dotore-dotore luzitzeko.

Ezagutu ezazu hementxe. Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/01/11

Zoonbi Baserria

iruzkinik ez:

Hemen ditugu jada gure lehenengo bildumaren koadrila. Animaliak, zonbiak… Zoonbiak. Zoonbi baserriko kamixeta eta bodi sorta osatu berri dutenak.

Ezagutu itzazu hementxe. Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.