2013/10/10

Tronu Dema: Hightower Enea

iruzkinik ez:

"Bidea argitzen dugu"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Suari eusten dion dorrea. Hightowerdarrek ere badute beraien tamainako kamixeta. Agian Dorregaraitarrak ere izan zitezkeen, baina…

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/10/09

Tronu Dema: Tully Enea

iruzkinik ez:

"Familia, beharra, ohorea"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Telesail honetako beste etxe bat. Starktarrekin oso lotuta dagoena. Amuarrainaren odola otsoarenarekin nahasia dute hainbat protagonistek. Orain, Tullydarrek ere badute beraien tamainako kamixeta.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan. Izan ere, oraingoan hiru diseinu mota dituzue aukeran.

2013/10/08

Jessica Rabbit

iruzkinik ez:

"Ni ez naiz gaiztoa… baina honelaxe marraztu naute"

Esaldi honekin txunditu gintuen Jessica Rabbit famatuak Nork xaxatu du Roger Rabbit? pelikulan.

Tronu Dema: Martell Enea

iruzkinik ez:

"Makurtu gabeak, tolestu gabeak, apurtu gabeak"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Eguzkia eta lantza, etxe honen ikur. Orain, Martelldarrek ere badute beraien moduko kamixeta.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/10/07

Ramones, orain Erramundarrak

iruzkinik ez:

Nork ez du inoiz Ramones taldearen kamixeta mitikoa ikusi? Hona gureratutako bertsio bat. Johnny, Joey, Dee Dee eta Tommy Ramone orain Jontxo, Joxe, Didi eta Tomax bihurturik.

Tronu Dema: Tyrell Enea

iruzkinik ez:

"Sendo hazi"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Lore indartsua ikurra izanik, Tyrelldarrek ere badute beraien tamainako kamixeta.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/07/23

Tronu Dema: Greyjoy Enea

iruzkinik ez:

"Guk ez dugu ereiten"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Olagarro erraldoia, kraken deitzen den horietakoa. Orain, Greyjoydarrek ere badute beraien tamainako kamixeta.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/07/22

Tronu Dema: Arryn Enea

iruzkinik ez:

"Ohorea bezain garai"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Hegazti adoretsu bat, ilargi bat eta zeru urdin bat. Horrelaxe irudikatzen dute Arryn Eneakoek beraien kasta. Eta kasta oneko kamixeta egin dugu haien omenez.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/07/19

Tronu Dema: Targaryen Enea

iruzkinik ez:

"Sua eta odola"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Gaur, gero eta zale gehiago dituen Daenerys Targaryen Khaleesiaren familiarekin gatoz.  Targaryen Eneako leloarekin eta etxeko irudia den hiru buruko herensugearekin ornituta dagoen kamixeta duzue hau.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/07/18

Tronu Dema: Lannister Enea

iruzkinik ez:

"Entzun orroa"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.

Gaur aurkezten duguna, Lannister Eneako armarria eta leloa erakusten duena.

Beti bezala, hementxe eskuragarri, zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan. Izan ere, oraingoan hiru diseinu mota dituzue aukeran.

2013/07/17

Tronu Dema: Stark Enea

iruzkinik ez:

"Badator negua"

Game of Thrones telesaila famatuaren zaleontzako beste kamixeta bat. Aurreko post batean aurkezten genuen Tronu Dema sorta berri hau.


2013/07/16

Tronu Dema: Baratheon Enea

iruzkinik ez:

"Gurea da amorrua"

GoTzale bazara (GoT Game of Thrones telesaila famatuaren laburdura da), ezin duzu kamixeta zoragarri hau pasatzen utzi.

Euskal Herrian, Zazpi Erreinuetan bezalaxe, garrantzitsua izan da beti bakoitza bere etxean kokatzea. Erreferentzia itzela izan da beti herri txikietan baserriaren edota familia-etxearen izena. Etxarri Aranatzen kriston arrakasta izan zuen herritik herriarentzat ateratako kamixeta bitxi batek. Bertan, Hi nona yeiz? (hi norena haiz?) galdera agertzen zen aurreko partean, bizkarrean Etxarriko etxe guztien izenak agertzen zirelarik.

Martinjuliandarrok, hari horri tiraka, Tronu Dema berrizendatu dugun telesailaren etxeekin kamixetak egitea erabaki dugu. Hemen goian duzue lehenengoa, Baratheondarren ikurra eta leloarekin.

Beti bezala, hementxe eskuragarri zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/04/17

ESKAINTZA! %15eko deskontua

iruzkinik ez:

Beste behin ere, eta 2013ko apirilak 26 bitartean, denda honetako kamisetek %15eko deskontua daukate. Erosketa egiterakoan, 15DMADRE deskontu kodea baliatu horretarako.

Modelo ugari dituzu eskura nahi eran moldatzeko, bai arropetan eta baita koloretan ere.

Gogoratu ere 3 artikulu edo gehiago erosterakoan bidalketa gastuak musutruk izango dituzula. Aurrera!

2013/04/11

Martinjulian.net Euskadi Irratiko Faktorian

iruzkinik ez:

Gaur eguerdian egindako elkarrizketa duzue hementxe, behin eta berriz entzungai. Plazerra izan da Euskadi Irratiko Faktoriako langileekin aritzea, gure kamixeta-faktoria txiki honen inguruan.

2013/04/10

HAL 9000 kantari hil aurretik

iruzkinik ez:

"Daisy, Daisy…
Nire amets goxo
Amets goxo, zoratuta naukazu
Zure musu batengatik
Bizia emango nuke nik
Daisy, Daisy…
Nire amets goxo
Amets…"


Stanley Kubricken 2001, a space odyssey pelikularen une ezeagunenetariko batean, Dave astronautak HAL 9000 konputagailua deskonektatzera doa. Makina ahalguztidunak poliki-poliki bere indarrak galtzen ditu destornilladore xume baten poderioz.

2013/04/09

Eta nik, txoria nuen maite

iruzkinik ez:

"Eta nik, txoria nuen maite"

Twittertzale bazara, ezin duzu kamixeta zoragarri hau pasatzen utzi. Mikel Laboa eta txoritxo urdina uztartzen dituen diseinua, nahi bezala molda dezazun. Berriro ere, gogoratu gu ere txioen sarean gabiltzala!

Beti bezala, hementxe eskuragarri zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/04/08

#unfollow egin didazue bainan maite zaituztet oraindik

iruzkinik ez:

Zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat ez nik,
#unfollow egin didazue bainan
maite zaituztet oraindik

Gure Xalbador maiteak ez zuen Twitter ezagutu, baina imajinatu dezakegu goiko hau izan zitekeela bere erantzuna unfollow baten aurrean. Bide batez, gogoratu gu ere txioen sarean gabiltzala!

Beti bezala, hementxe eskuragarri zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/03/19

ESKAINTZA! %10eko deskontua

iruzkinik ez:

Gaurtik aurrera eta 2013ko martxoak 24 bitartean, denda honetako kamisetek %10eko deskontua daukate. Erosketa egiterakoan, CINETV deskontu kodea baliatu horretarako.

Modelo ugari dituzu eskura nahi eran moldatzeko, bai arropetan eta baita koloretan ere.

Gogoratu ere 3 artikulu edo gehiago erosterakoan bidalketa gastuak musutruk izango dituzula. Aurrera!

2013/02/24

Arturo Kanpionek aurkezten du…

iruzkinik ez:

"Alfred Hitchcock presents…" telesaila zaharra abiapuntutzat hartuta, eta ikusita gure Arturo Kanpion ezagunaren perfila ongi asko sar zitekeela Hitch potoloaren silueta famatuaren barruan, kamixeta berria kalean duzue.

2013/02/08

Super Ordorika

1 iruzkin:

Super Ordorika.

Gure Ruper Ordorika maiteak badu jada bere irudia gure kamixeten galerian. Ez da Hollywoodekoa bezala, baina denbora pixka batekin…

Beti bezala, hementxe eskuragarri zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/02/05

Frida Kahlo free da.

iruzkinik ez:

Free da. Frida Kahlo is free. Frida Kahlo askea zen eta askatasunaren ikur koloretsua bezala, erretratua merezi zuen gure bilduman. Bi hitz, bi hizkuntza, izen bat.

Beti bezala, hementxe eskuragarri zuen kamixeta dendan.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/01/29

ESKAINTZA! %15eko deskontua

iruzkinik ez:

Gaurtik aurrera eta 2013ko otsailak 3 bitartean, denda honetako kamisetek %15eko deskontua daukate. Erosketa egiterakoan, VALENTIN13 deskontu kodea baliatu horretarako.

Modelo ugari dituzu eskura nahi eran moldatzeko, bai arropetan eta baita koloretan ere.

Gogoratu ere 3 artikulu edo gehiago erosterakoan bidalketa gastuak musutruk izango dituzula. Aurrera!

2013/01/24

Benitokiak

iruzkinik ez:

Benitokiak Benito Lertxundiren kanten tituluetan aipatzen diren toponimoak osatzen duten erretratua da.  Expraik egindako ariketa kaligrafikoa da orain kamixetan jantzi dezakezuna. Beti bezala, hementxe eskuragarri.

Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/01/18

Leia eta Chewbacca

iruzkinik ez:

"Nahiago nikek wookie bati musu eman".

Jatorrizko bertsioan "I'd rather kiss a wookie" izan arren, euskarazko bertsioan "tximu" bezala itzuli zuten. Indar bera ez duelakoan, goiko esaldia aukeratu dugu. Leia Printzesak Han Solori botatako erantzun gordina kamixetan eraman dezakezu inguruko putreak uxatzeko.

Ezagutu ezazu hementxe. Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/01/17

Taxi Driver, behin eta berriz

iruzkinik ez:

"Nirekin ari haiz?".

Taxi Driver film arrakastatsuan behin eta berriz, Travis Bickle ispiluaren aurrean zegoela, errepikaturiko esaldia. Robert DeNiro momentu horretan kamixetarik gabe agertzen bazen ere, orain kamixeta moduan aurkezten dizuegu, dotore-dotore luzitzeko, edota elkarrizketa piztu ahal izateko.

Ezagutu ezazu hementxe. Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/01/15

Ni naiz zure aita

iruzkinik ez:

"Ni naiz zure aita".

Mundu osoko frikiek eta ez frikiek gogoratuko duten esaldi borobila eta indartsua. Orain kamixeta moduan aurkezten dizuegu, dotore-dotore luzitzeko, Darth Vader eta Izar Hiltzailea batzen dituen diseinu batekin.

Ezagutu ezazu hementxe. Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/01/14

Hona Iñigo Montoya

iruzkinik ez:

"Hona Iñigo Montoya. Gure aita hil zenuen. Gertatu heriotzarako".

Mundu osoko frikiek eta ez frikiek gogoratuko duten esaldi borobila eta indartsua. Orain kamixeta moduan aurkezten dizuegu, dotore-dotore luzitzeko.

Ezagutu ezazu hementxe. Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.

2013/01/11

Zoonbi Baserria

iruzkinik ez:

Hemen ditugu jada gure lehenengo bildumaren koadrila. Animaliak, zonbiak… Zoonbiak. Zoonbi baserriko kamixeta eta bodi sorta osatu berri dutenak.

Ezagutu itzazu hementxe. Guztiz moldagarriak eta kolore desberdinetan.