2014/06/13

Fail, Indiana Jones. Epic fail!

iruzkinik ez:

"Epic Fail"

The Big Bang Theory telesail famatuan bota zuten egi txundigarri hau. Indiana Jones arka galduaren bila inoiz joan ez balitz ere, pelikula horretan ez litzateke ezertxo ere ez aldatuko: Naziek arka topatuko zuten eta berdin-berdin ireki, haien hondamenerako. Hortaz, Indiana Jonesek ez du pelikulan ezer pintatzen, ez baita nazien hasierako plana (ezta honen ondorioak ere) ezertan aldatzen.

2014/06/10

Buzz Aldrin

iruzkinik ez:

"Marten koloniak agindu zenizkidaten. Horren ordez, Facebook daukat"

Buzz Aldrin astronauta famatuak bota zuen esaldi hau. Etorkizuna zilarrezko jantziekin eta espaziontziz josita ikusten zuen gizonak Facebook besterik ez diotela eman adierazten du haserre. Edo etsituta, agian.

2014/06/09

Ilargian emakumerik ez, baina Valentina gogoan

iruzkinik ez:

"Ilargian ez da emakumerik egon"

Valentina Tereshkova da kamixeta honetan agertzen den emakumea. Aldi berean, eta agian jada dakizun bezala, martxan dagoen liburu baten izenburua da. Zaloa Basabe eta Eider Rodriguez idazten ari diren hiztegi interesgarri batena eta objektu mutuen testigantza feministak biltzen dituena.

2014/06/06

Ttan-ttakun-ttakun

iruzkinik ez:

"Ez ote duka jada kemenik?"

Benitoren Zuberoan belarritik sartzen da txalapartaren doinua dirudien esaldia. Belarritik sartu eta kamixetan atera ere.